Kondairak dionez Noek bere arkumeei moztutako artileez atondu zuen kutxa, egin beharreko bidai luzea xamurtze aldera. Urak jeitsi eta animaliak kutxatik irten zirenean ohartu zen artilea behin eta berriz zapaldua izanagatik, hura alfonbra  konpaktu bat bihurtu zela. Horrela sortu omen zen lehenengo feltroa.

Feltroa antzinako teknika magikoa da, artilezko zuntzak hezetasun, xaboi eta frikzioaren bidez oihal bihurtzen dira. Ilearen mikro-ezkatak irekitzen dira horrela, eta ondorioz, bata bestearekin gogor eta estu korapilatzen dira. 

Teknika hau erabiliz, erresistentzia eta edertasun handiko oihalak eta hiru dimentsioko formak sor daitezke.