Ekoprint estanpaziozko teknika artisau bat da, hostoen, sustraien eta loreen pigmentuak eta morfologia transferitzen ditu ehun naturaletara modu iraunkorrean.

Naturatik jasotako aztarna hau gure ehunetan estanpatua da eta BAKARRA eta ERREPIKAGAITZA da. Erabilitako prozesu guztiak ingurumenarekin errespetuzkoak dira.

Estanpatuen emaitza liluragarri hau hainbat aldaeren araberakoa da, hala nola, hostoa ehunaren gainean jartzeko posizioa, bilketaren garaia, ingurugiroko hezetasun maila, material botanikoaren heldutasuna edo eta ehunaren lodiera. Momentuko aldagai guztiak efektu jakin bat dute amaierako emaitzean.

1. fasea. Ehunen prestaketa

Material botanikoaren pigmentu eta taninoak indarrez adieraz daitezen eta naturak oparitzen dizkigun koloreak ehun naturalen gainean bizi-bizi gera daitezen, “mordentado” izeneko tratamendu bat egiten dugu. “Mordentar” terminoa latinezko mordere hitzetik dator, gauza bati elkartu edo finkatu esan nahi du; hozka egin, harrapatu eta helduren sinonimoa da. Mordiente edo finkatzaileak, jatorri mineral edo begetalekoak, ehunen arteko fibren egituraren eta koloreen partikulen arteko elkarketa egitea dute helburu.

2. fasea. Landare adierazgarrien hautaketa estanpatu liluragarrientzat.

Material botanikoaren hautaketa funtsezkoa da estanpatuaren amaierako emaitzari dagokionez. Bilketan naturarekiko loturak eta behaketak ezinbesteko garrantzia dauka, sormen handiko momentu aparta da.

Ekoprintak etengabeko esperimentuez behar du hosto, lore, sustrai edo landarearen arima, eraketa eta jokaera ezagutzeko. Eko-estanpatu adierazgarri, bizi eta erakargarriak lortzeko baldintza ezin hobeetan egitea ezinbestekoa da.

3. fasea. Eraldaketa prozesua

Behin ehunak prestatuta eta material botanikoa hautatuta, hosto, lore eta landareak telen gainean jartzen dira, sortu nahi dugun diseinuaren arabera kokatuak. 

Pausu hori amaituta, dena presioan lotu eta baporean jartzen dugu denbora batez. Momentu horretan erabilitako elementuen taninoak eta pigmentuak askatuko dira eta ehunak xurgatuko ditu era iraunkorrean finkatuz mordentatuari esker. 

4. fasea. Amaierako emaitza

Piloaren lokarriak askatu eta material organikoa kentzean elementu bakoitzak ehunean utzitako arrasto eta kolorea miretsi dezakegu. Ehunak aire librean zintzilikatzen dira, naturaren magiak harnasa har dezan.

Ehunak eskuz garbitzen dira ondoren plantxatuak izateko, horrela eko-estanpatuaren koloreak nabarmentzen dira.

Teknika honek suposatzen duen sorkuntza eta elaborazio prozesua astebetera arte luzatu daiteke. Prozesua kartsuki gozatzen dugu eta lortutako emaitza guztiak jasotzen ditugu.