Lurrak BIZITZA ematen digu, zaindu egiten gaitu, bere aberastasuna eskaintzen digu eta bere besoetan hartzen gaitu. Orain, inoiz baino gehiago, Lurrak gure zaintza behar du.

Gure esku-hartze txiki horretatik gure hondar alea jarri nahi dugu ALDAKETAREN alde, eta horregatik, gure oinarrietara itzultzea erabaki dugu. Naturak esku artean jartzen dizkigun lehengai berrerabilgarriak errespetuz hartu eta lan egiteko era tradizionalera itzuli gara, kontsumo eta kudeaketa arduratsu batzuen alde.

Uste dugu posible dela ehun, moda eta konplementuak beste modu batera egitea, horregatik mantso egiten dugu lan, maitasunez eta eskuz. Gure osasuna zaintzen duten materialekin egiten dugu lan.

Ehun hauek harnasa hartu eta bigarren azala baliran laztantzen gaituzte. Ekologia babesten dugu. Harreman komertzial eta parekideen alde gaude.