Kaixo! nire izena Kris da eta 2010 geroztik KRIS MERAKI markaren atzean dagoen pertsona naiz. Marka horretan moda, osagarriak eta ehunak diseinatu eta lantzen ditut eta horien bidez naturarekiko nire maitasun eta miresmen handia adierazten dut.
Arts, Crafts and Design-eko ikasketak egin nituen Grennan Mill Craft School-en, Thomastown-en, Irlandan.
Ehungintzako artista ospetsuekin ikasi eta lan egin nuen, hala nola:
IRLANDA Nicola Brown | Caroline Schofield | Sheila Jordan | Mel Bradley, ISLANDIA Anna Gunnarsdottir, INGALATERRA Arleen Shawcross | Maggie Grey | Liz Clay | Margaret Beal, DINAMARKA Birgitte Krag Hansen, ALEMANIA Lyda Rump | Annette Quentin-Stoll | Sigrid Bannier | Jeanette Sendler, JAPONIA Rutsuko Sakata | Leiko Uchiyama, ZELANDA BERRIA Anita Larkin.
Herbehereetara joan nintzen estanpazio botanikoko prestakuntza jasotzera, Irit Dulman artista israeldar ospetsuaren eskutik.


Marka
KRIS MERAKI marka nire izenaren, KRIS, eta MERAKI hitz grekoaren –”zerbait maitasunez eta sormenetik egitea, arima zeregin horretan jarriz; zure esentzia egiten duzun horretan islatzea” esan nahi du- konbinazioa da.
Zuntz naturalak eta material botanikoa dira markaren osagai nagusiak. KRIS MERAKI sorkuntzak naturako formak eta dotorezia behatzearen emaitza dira, metodo tradizionalak eta artisau-metodoak erabiliz, eta betiere diseinua azpimarratuz, denboraz kanpoko proposamenekin eta ingurumena errespetatuz.
Era berean, japoniar wabi-sabi filosofiak inspiratzen nau. Wabi, rustikoaren sinpletasunaz eta dotorezia sotilaz ari da; eta Sabik adinaren edertasuna, denborarekin datorren baretasuna, inperfekzioaren edertasuna esan nahi du.
Nire lanak prozesu geldo eta kontzienteak eskatzen ditu, heltze-, oxigenatze- eta lehortze-zikloak errespetatuz; horregatik, pieza bakoitzak “loratzeko” beharrezkoa duen denbora jasotzen du.
Ekoprintean naturaren formak eta koloreak ateratzen eta zaintzen ahalegintzen gara, ehun naturalen gainean estanpa moduan transferituz.
Artisau-feltroan, naturan dauden formen eta testuren behaketaren emaitza diren ehunak eta bolumenak diseinatzen eta sortzen ahalegintzen gara.
KRIS MERAKI markak estetika baretsu minimalista baten aldeko apustua egiten du; xehetasunei adi, delikatua, dotorea, materialen formak eta kalitatea baloratzen dituena. Jakin-mina transmititzen du. Naturaren kolore-paletan oinarritua, atmosfera harmoniatsu eta bareak, zintzoak eta intimoak gogorarazten dituena.
Naturak eta Wabi-sabi-ak istorioak transmititzen dituzte, zurekin doaz eta zorionera hurbiltzeko konbinazio ezin hobea dira. Eta beti daude modan!


Atelierra
KRIS MERAKI botaniko-ehungintza atelierra espazio zabala da, oso argitsua eta naturaz betea, eta kristalezko berotegi baten barruan bizi da, Berrobi izeneko Gipuzkoako herri txiki eta abegitsuan.
Era berean, markak harremanetarako gune bat du erakusgela batekin batera, aldez aurretik hitzordua eskatu behar da, Intxaurrondon (Donostia).
Tinta-Landareen Lorategia
Estanpatuak egiteko erabiltzen den material botanikoa mimoz eta kontuz biltzen da gure inguruko paisaietan, eta horrek, eskuzabaltasunez, aberastasun eta barietate handia eskaintzen digu tindaketa-portaerako espezieetan.
Hala ere, badira zenbait landare zoragarri eta magiaz beteak gure ingurunean erraz aurkitzen ez ditugunak. Hori dela eta, geure tindaketa-lorategia sortzea erabaki dugu, landare esklusibo eta mimatuekin.
Luxu eta atsegin handia da, gure bezeroak maiteminduko dituzten estanpatu esklusiboak sortzeko, arreta handiz zaintzen dugun baratze hau eskura izatea.




