“Pentsamendu hariak, Hilos de pensamiento” HARIA GALTZEN erakusketarako

“Pentsamendu hariak, Hilos de pensamiento” HARIA GALTZEN erakusketarako KRIS MERAKIk aurkeztutako instalazio kontzeptuala da. Ehungintzako hamahiru emakume sortzailek eta argazkilari sortzaile batek osatutako erakusketa, zuntza arte-adierazpenerako bitarteko gisa aldarrikatzen da. Erakusketa hau Gipuzkoako hainbat herritan egin zen, 2016an eta 2017an.

Lana:

Becquerrek Rimas y Leyendasen sarreran bere irudimen basatia deskribatzen duen irudi bizi eta aldi berean ilunean dago oinarrituta. “Pentsamendu hariak” adimenetik zehar doan ibilbide bisuala da, bere kaxa bidaiatzen duten pentsamenduetatik, korapilatzen eta askatzen, galtzen eta topatzen, bueltak ematen eta garatzen amaieran esanahiz betetako ideia batera iritsi arte.

Ideia argiak edo eta ideia nahasiak elkartzen dira pentsamendu-hari batean amaitzen den mordoilo bat sortuz. Pentsamendu kaotiko eta obsesiboak -beltzak- pentsamendu argi eta garbiekin -txuriak- batera bizi dira eta batzuen edo besteen nagusitasunak gure egoera mentala islatzen du.

«Pentsamendu-hariak» -ek sentimenduetan eta pentsamenduetan barrena doan bidaia bat irudikatzen du, eta argitasun maila goreneko egoera mentala lortzeko borroka gauzatzen du.